Larunbat honetan, urriak 7, Eibar Rugby Taldeko 14azpiko taldeak rugby seven torneo jokatu du Irunen. Goiz honetan umeek errugbiz beterako goiz bikain batez gozatu zuten. Zelaian gogotsu aritu ziren, taldean jokatu eta lan eginez eta partiduren bat irabaziz. Denboraldian hasi besterik ez du egin eta gazteak ikasteko eta jolasteko gogoz daude, beraz, horrela jarraituz gero errugbi denboraldi bikainaz gozatu ahal izango dute.

Gainera, animo guztiak bidali nahi dizkiogu Carolinari lesionatu egin da eta!

Egun ezin hobea Donostian, bai eguraldiagatik baita kirolaz gozatzeko aukeragatik. Eibar Rugby Taldeko 10 azpiko askorentzat lehengo aldia izan zen torneora aurkeztu zirela, 4 partida jokatu zituzten bi garaipen lortuz, hauek Bera Bera eta La Unicaren kontra izaik, eta beste bi partidak Zarautz A eta B-ren kontra galdu zituzten.

Eibar Rugby Taldeko 12 azpiko kategoria Mutrikuarekin batera aritu zen eta hauek baino ahaltsuagoak ziren taldeen kontra gogor aritu ziren. Denetariko emaitzak aurkitu ziren, irabazi, galdu eta berdinketa lorturik.