Denboraldiko lehen partida izan da 18 azpiko taldearentzako gaur Unben jokatu izan dena. Hasieratik bagenekien partidu gogorra izango zela Hernanik oso lan ona egiten baitu bere harrobiarekin. Eta hala izan da, Eibartarrok ezin izan dugu gure jokoa zelaian erakutsi Hernaniarrek oso ondo baitzekiten zer egin behar zen zelaian. Hala ere, bigarren zatian entrenatzaileak emandako gomendioei jarraituz asko hobetu dugu armagiñok eta defentsa lanetan askoz sendoago aritu izan gara, Hernaniarrei hainbat traba jarriz. Lanean jarraituz gero, denboraldi polita espero dugulakoan gaude.

Touch bat

16 azpikoek ligari hasiera eman diote Hernani-Atletiko de San Sebastianen aurka unben. Eibarrek arazoak izan ditu jokalariak batzeko eta bi gutxiagorekin jolastu behar izan du. kanpokoek berehala erakutsi dute nagusitasuna. Hala ere etxekoek ez dute etsi eta borrokari gogor ekin diote. Eibartarrek hemendik aurrera, gogor lan egin beharko dutela ohartu dira. Animo gaztiak!!!!

Irailaren 30ean, Eibar Rugby Taldeko sub14 taldeko gazteek goiz bikaina pasa dute lagunarteko harremanak indartuz zelai barruan zein kanpoan. Lau partidu jokatu dituzte zeinetan asko ikasteaz gain, lanean jarraitzeko gogo hori indartu duten. Mila esker bertara gerturatu diren denei, denok elkarrekin denok hobeak izango baitgara, bide luze bat dugu aurretik